Itxi

Pisu turistikoak ezbaian

Pisu turistikoak zabaltzen ari direla eta, kezka zabaldu da Bilbon

NEERA PIKABEA | EUSKADI IRRATIA

Bilboko Udalak ere arautu egin nahi du pisu turistikoen erabilera. 280 etxebizitza inguru daude Eusko Jaurlaritzan erregistratuta. Horietatik gehienak ez daude lehendabiziko solairuetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilbon ere kezka sortu dute pisu turistikoek eta horiek arautzeko beharraz ohartu dira. Donostiako Udalak pisu turistikoentzako araudi berri bat iragarri ondoren, Bilbon ere urratsak ematen hasi dira pisu turistikoei buruzko araudi bat onartzeko. Legea bete ezean, isuna ordaindu beharko dute pisu horien jabeek. 10.000 eurotik 100.000 euro bitartekoak izan daitezke isunak.

Bilboko Udalak pisu turistikoak arautzeko proposamen bat aurkeztu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)