Itxi

Musika Tresnen Bankua

Siriako errefuxiatuentzako instrumentuak jasotzeko kanpainia

Aitor Perez Bueno

Gasteizko Luis Aranburu musika eskola eta Mugarik Gabeko Musikariak erakundea instrumentuen banku bat osatzen ari dira. Musika tresnak emateko epea abenduaren 1a arte izango da zabalik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gasteizko Luis Aranburu musika eskola eta Mugarik Gabeko Musikariak erakundea musika tresnak jasotzen ari dira, eta bildutako guztiak Siriara bidaltzea da helburua. Abenduaren lehenaera arteko epea dago, eta momentuz 50 bat heldu zaizkie. Baina ekimenak, Arabako mugak gainditu ditu; izan ere, Bilbo, Donostia eta Iruñeako musika eskoletan ere, bilketa abiatu baitute.

Musikak, gerra egoeran dauden pertsonengan izan dezakeen eragin positiboa bultzatu nahi dute proiektu honekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)