Itxi

Donostia

Urumean uholdeen kontrako planaren bigarren fasea 2018ko ekainean hasiko da

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Martuteneko zubi berritik eta 27. poligonoraino, ibaiaren zabalera bikoiztu egingo dute, 25 metro izatetik 50 izatera pasako delarik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostian, Urumea ibaian uholdeak ekiditeko planaren bigarren fasea 2018ko "ekainean" hasiko da. Martuteneko zubitik eta 27. poligonoraino, ibaiaren zabalera bikoiztu egingo dute, 25 metro izatetik 50 metro izatera pasako delarik.

Lehenengo fasea amaituta, Martutene eta Colonia del Pilar-eko bizilagunak "gustura" agertu dira. Hemen ere, Urumearen zabalera bikoiztu egin dute. Gainera, zubi eta oinezkoen pasarela zaharrak bota dituzte. Berriek ez dute oinarririk ubidean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)