Jangela Hezitzaileak
Eskolako jangela elikadura on baten eskola bilakatzeko ahalegina
Aritz Agirre
Iruñeko Amaiur ikastolan jantokiko menuak aldatzen ari dira, elikagai freskoak izan ditzaten, gertuko ekoizleei erositakoak. Sistema jasangarria eskaintzea da erronka, hiri-eremu batean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iruñeko Amaiur ikastolako Gurasoen elkartea ekimen berezia bultzatzen ari da jantokian eskaintzen duten menua ekologikoagoa, osasungarriagoa eta gertuko ekoizleen elikagaiekin egina izan dadin. Eskolan otordu zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin ari dira elkarlanean aldaketa hori lortzeko. Menúak aldatzen hasi dira eta urrats bat gehiago eman nahi dute: eskolako jangela elikadura eta ohitura onen eskola bihur dadila, ikastola osorako proiektu integratzailea eskainiz.