Ekimen aitzindaria
Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean dauden gazteentzat, EHUko ateak, irekita
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Gipuzkoako Aldundiak eta EHUk sinatu duten 'Arrakasta' programari esker, Aldundiaren zaintzapean dauden sei gazte unibertsitatean ikasten hasi dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gipuzkoan hasi den ekimen "aitzindaria" da honako hau, eta berehala Araba eta Bizkaian beste horrenbeste egitea da helburua. Izan ere, Gipuzkoako Aldundiak eta EHUk sinatu berri duten 'Arrakasta' programari esker, 18 eta 23 urte arteko sei gazte hasi dira unibertsitatean. Guztiak Aldundiaren zaintzapean dauden neskak dira.
Horietako bi dira Ikhlas Seddi eta Yasmin Sidi, Maroko eta Bulgarian jaiotako bi gazte. Hurrenez hurren, Gizarte Hezkuntza eta Itzulpengintza ikasten hasi dira.