Aldarrikapena berritzen
Lilatoiaren atarian, emakumeak beroketa ariketak egiten, berdintasunaren alde
EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola
Donostiako kaleetan 29. edizioko festa zabaldu aurretik, antolatzaileak lanean dira eta korrikalariak, berriz, festa handi bat bizitzeko amorratzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiak Lilatoiaren 29. edizioa egingo du martxoaren lauan, eta aurreko egun hauetan protagonista guztiak ere ordura begira daude. Antolatzaileek azken ukituak eman nahi dizkiote dagoeneko oso errotuta dagoen frogari. Aitzinatasun horrek gauzak erraztu egiten dizkio Atlético San Sebastián klubari, antolaketaz arduratzen denari. Baimen bila eta edonora joaten direnean Lilatoiaren zigiluak ate asko irekitzen dizkie.
Korrikalariak dira, ordea, protagonista nagusi. Horien arteko geroz eta gehiago dira kirol proba gisa hartzen dutenak, eta denbora ona egiteaz gainera, aurrean geratzeko lehian aritzen direnak. Beste askok, ordea, festa eta aldarrikapena dute helburu nagusi. Horien artean badira familia osoak ere. Aurtengo edizoan Zarauzko amona bat, bere alaba eta biloba aterako dira bost kilometroak burutzera.
Azken batean, emakumearen figura ozen jarri nahi dute agerian. Horregatik deia emakume orori parte har dezan lasterka eta berdin gizonezkoei animatzera eta aldarrikapena egitera hurbildu daitezen Donostiara.