Itxi

Araban

Lehen aldiz 2012tik, liztor beltzaren hazkundea gelditzea lortu dute

EUSKADI IRRATIA | Aitor Perez Bueno

Aste honetan Araban, Euskal Herriko beste lurraldeetan gertatu den bezala, Aldundiak baieztatu du 2012an agertu zirenetik, lehen aldiz, kopuruak behera egin duela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken urteetan kezka zabaldu da Hego Euskal Herrian, liztor beltzak izandako hazkundearekin. Tokiko erleentzako oso kaltegarria zela eta, erakundeek eta erlezainek neurriak hartu, eta azkenik ematen du etekinak ikusi daitezkela. Hain zuzen, aste honetan Araban, beste lurraldeetan gertatu den bezala, Aldundiak baieztatu du 2012an agertu zirenetik, lehen aldiz, kopuruak behera egin duela. Albiste ona da, baina ohartarazi dutenez, liztor beltza guztiz ezabatzea ezinezkoa izango da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)