Ontzigintza Tradizionala
34 boluntario egurra lantzen ikasten ari dira Antxustegi zaharberritzeko
Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Bilboko itsas museoak euskadiko arrantzontzi zaharrena modu originalean zaharberrituko du eta horretarako boluntarioak trebatzen ari dira. Itsasoko artisau arotzeria ere ezagutzera eman nahi dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Itsasoko artisau arotzeria, ia galduta dagoen ontzigintza tradizionalaren teknika da. Egurrez eraikitzen baitziren lehen ontziak, altzairuak ordezkoa hartu zion arte. Zaila da horregatik, halako lanak egiten dakien jendea topatzea.
Bilboko itsas museoak, Euskadiko arrantzontzi zaharrena, Antxustegi, ontzigintza tradizionala jarraituz zaharberrituko du. Horretarako Erain proiektua du martxan eta 34 boluntario teknika honetan trebatzen ari da. Astean hiru egunez, egura lantzen ikasten dute, Jon Ispizua proiektuaren arduraduna maisu dutela.
Iaz, praktika gisara, Portu izeneko egurrezko ontzia eraiki zuten, eta aldi berean, ikasten duten guztia Antxustegien zaharberritzean aplikatzen dute. Itsas museoak 6 urte beharko direla uste du zaharberritzea amaitzeko, bien bitartean ordea, ontzigintza tradizionala jendartean ezagutzera eman nahi du.
Maiatzean bertan, erakusketa berri bat jarriko du martxan, tailerreko ateak zabalduko ditu eta Itsasoko artisau arotzeriaren sekretuak ezagutu ahalko dira bertatik bertara.