Ogi fabrika zaharra
Errenteriak 2019an inauguratuko du 'Lekuona' gune kultural berria
DAVID BERAMENDI
3.700 metro koadrotan, Lekuonak denetarik izango du: auditorioa, liburutegi "berritzailea", erakusketetarako aretoak eta udako zinema
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urte luzez ez aurrera ez atzera egin ondoren, Lekuonako ogi fabrika zaharra gune kultural bilakatzeko proiektua egia bilakatuko da. Izan ere, 4,6 milioi euroko aurrekontuarekin, lanak hil honetan bertan hasi eta 2019ko "urtarrila edo otsailean" amaituko dira.
3.700 metro koadroan, Lekuonak denetarik izango du: auditorioa, liburutegi "berritzailea", erakusketa eta sormenerako aretoak, eta sabaian, kafetegia eta udako zinema.