Itxi

GIZARTEAREN ZAHARTZEA

Lantz haur gehien dituen herria da, eta Harana, udalerri zahartuena

EUSAKDI IRRATIA | Aitor Perez Bueno

Nafarroako herrian, 160 biztanletik, 35, hamalau urte edo gutxiago dituzte. Arabako mendialdeko udalerria, ordea, zahartuenetakoa da. Dituen 200 biztanletatik, %40k, 65 urtetik gora ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Herrian bizitzera gelditu edo hirira joan. Hori da gazte askok hartu beharreko erabakia. Eta ez da beti berdina gertatzen. Alde handia dago Euskal Herriko herrien artean. Arabako Harana eta Nafarroako Lantz herrien kasua da. Lehena, udalerri zahartuenetakoa da. Dituen 200 biztanletatik, %40k, 65 urtetik gora ditu. Lantzen, ordea, 160 biztanletik, 35, hamalau urte edo gutxiago dituzte. Txanpon beraren bi aldeak dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)