Mutriku
Arrietakua Jauregiak bere ateak zabalduko ditu bost menderen ostean
DAVID BERAMENDI
Motrico-ko Kondearena da XVII. mendean eraiki zuten jauregi hau. Hemendik aurrera edonork bisitatu ahal izango du Areilza sendiak Aldundia eta Mutrikuko Udalarekin akordio batera iritsi ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eraiki zutela bost mende betetzen direnean, Motrico-ko kondearena den Arrietakoa Jauregiak bere ateak irekiko ditu edonork bisitatu dezan. Halaxe erabaki du Areilza sendiak Gipuzkoako Aldundia eta Mutrikuko Udalarekin akordio batera iritsi ondoren.
XVII. mendean eraikia eta barroko estilokoa, jauregi honetan nabigatzaile, Armadako ofizial eta Estatu gizon ugari bizi izan da. Esaterako, Cosme Damián de Churruca, Trafalgarreko Guduko heroia, edota Evaristo Churruca, Mutriku eta Bilboko portuak egin zituen ingeniaria.