Itxi

Ilusioz eta duin

GUREAK enpresako ikus-entzunezko zerbitzuek albistegia egiten dute hilero

EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola

Desgaitasunen bat duten pertsonek osatutako enpresak ia 6.000 langile ditu eta horietara iritsi nahi dut ikusentzunezko taldeak barne albisteak hedatuz. Ilusioa da euren lanaren motorra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

GUREAK enpresak atal asko ditu, gehienak enpresa produkzioaren eremukoak baina horien berri ematen duen ikus-entzunezko saila ere badu. Sei lagunek osatzen dute eta enpresak berak eskatutako bideoak tajutzen ditu batez ere. Baditu ordea kanpotik iristen zaizkion eskaerak beste enpresa edo erakunde batzuren eskutik. Albistegi bat ere egiten dute hilero hilero. Enpresako gorabeherak hartzen dituzte gai nagusitzat eta horien berri ematen diete langileei. WEB orrian ikusteko aukera dute baina baita barne jarduera gisa ere. Arduradun ezberdinei jakinerazten zaie aukeran dutela albistegia eta horiek erakutsi egiten diete gainerako langileei, desgaitasunen bat duten pertsonak batipat.

Ilusioz egiten dute lan eta gainezkako poz hori garbi adierazten dute. Komunikazio zaleak dira, beste komunikabideetako albistegiak ikusten dituzte eta badituzte euren erreferente eta ereduak. Euren enpresa ezagutara eman nahi dute eta euren berri jakin dezagun dute helburu. Bide horretan oso jarduera duina garatzen dute ostegunero ostegunero ikusentzunezkoen tailerrean Sara Odriozola koordinatzailearen eskutik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)