Salmenten jeitsiera
Kioskoen gainbehera
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Euskadin, azken bost urteotan, egunkariak saltzen zituzten 330 denda itxi dituzte. Hau da, salmenta puntu guztien % 20.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Interneten eraginez, jakina da gero eta egunkari gutxiago saltzen dela. Eta horren adierazgarri, honako datu hauxe: Euskadin, azken bost urteotan, egunkariak saltzen zituzten 330 denda itxi dituztela. Hau da, salmenta puntu guztien % 20. Tartean daude, nola ez, betidanik ezagutu izan ditugun kioskoak.
Panorama 'beltz' honetan, arreta eman digu Donostian topatu duguna: itxita zeuden bi kiosko hartzera ausartu diren bi donostiarren kasua.