OPORRAK BAKEAN
80 familia behar dira Saharako haurrak udan hartzeko Euskal Herrian
AITOR PEREZ BUENO
Oporrak Bakean programak, urtero Saharako haurrak ekartzen ditu Hego Euskal Herrira. Aurtengo udan 400 bat espero dituzte, baina horretarako oraindik 80 familia falta dira lau lurraldeetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oporrak Bakean programak, urtero, Saharako haurrak ekartzen ditu Hego Euskal Herrira. Aurtengo udan 400 bat espero dituzte, baina horretarako oraindik 80 familia falta dira lau lurraldeetan. Programa honekin lan egiten duten elkarteetatik udako bi hilabeteetan haur bat hartzea bere osasunarentzako dituen onurak azpimarratu dituzte. Esperientzia paregabea dela diote, eta ematen zaiena baino, ume sahararrek familiei asko erakusten diétela diote.