Astigarraga
Txotx txinatarra
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Donostian ia 30 urte daramatzan txinatar batek ireki du, beste bi lagunekin batera, itxita zegoen Sarasola sagardotegia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Astigarragako Sarasola gainerako sagardotegien oso antzekoa da. Menuaz ere, beste horrenbeste esan daiteke: tortila, bakailao takoak, txuleta... Denbora batez itxita egon ondoren, aurten bertan ireki dute.
Hala ere, atentzioa eman digu. Zergatik? Bada, Donostian ia 30 urte daramatzan txinatar batek ireki duelako, beste bi lagunekin batera, Sarasola sagardotegia. Hemen Carlos Liao da bere izena eta, itxuraz, betidanik "izugarri" gustatu omen zaio sagardoa.