Itxi

Kontzientzia sortu nahian

Alboan fundazioaren kanpaina: nondik datoz gure gailuak egiteko mineralak?

EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola

Sakaleko bat erosten dugunean ez dugu jakiten gailua egiteko beharrezko diren mineralak non eta nola erauzten diren. Alboan fundazioak arreta kendu nahi digu maiz gatazkatsua den auziaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gure egunerokoan erabiltzen ditugun sakelako eta beste gailu batzuk egiteko ezinbesteko diren mineralak nondik datozen eta nola erauzten diren ez dugu jakiten gehienetan. Urruneko herrialdetan izaten da eta ezagutzen ez dugun moduan lortzen dira lehengai horiek. Alboan fundazioak harantz begira jarri nahi gaitu, zehatz, Kongora begira, han baitaude, neurri handi batean, mineral horiek lortzeko mehatzeak.

Gatazka gunea da besteak beste milizia armatuen arteko borroka egoten delako lurraldearen kontrola lortu, mineralak saldu eta hala euren nagusitasuna ezartzeko. Horrek eragina du mehatzetan lan egiten duten pertsonengan eta orohar herrialde osoan. Gatazkarik gabeko teknologia kanpainaren baitan erabiltzen ez diren sakelakoak jasotzen dira, modu horretan, sinbolikoki besterik ez bada ere, erauzten diren gaien zenbatekoa  murrizteko. Kanpainan laguntzaile dira Donostiako udala  bezelako erakundeak baita Euskaltel eta beste hainbat enpresa ere. Horiek kutxak jartzen dituzte bezeroen esku euren gailu zahartuak bertan utzi ditzaten.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)