HARTUTAKO GARUN KALTEA
Hiru Hamabi elkarteak haurrentzako errehabilitazio zerbitzuak eskatzen ditu
EUSKADI RRATIA | AITOR PEREZ BUENO
Orain gutxi arte, 16 urtetik gorakoentzat bakarrik eskaintzen zuen arreta osasun zerbitzu publikoak. Nafarroan, orain, haurrek ere aukera dute baina gizarte osoa sentsibilizatzea dute helburu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urtero Estatu osoan, 115.000 haurrek jasaten dute hartutako garun kaltea. Istripu, kolpe edo tumoreen ondorioz izaten dira. Horrelako egoera bati aurre egiteko familiek ez dituzte behar adina baliabide aurkitzen administrazio publikoan. Horregatik, Hiru Hamabi elkartea sortu dute Nafarroan. Aitzindaria da, izan ere, ez baitago horrelakorik Estatu osoan.