ARABAKO ERREPIDE SAREA
Hastear dira Legution N-240 errepideko puntu beltza konpontzeko lanak
EUSKADI IRRATIA | AITOR PEREZ BUENO
Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen N-240 errepidean, Legutioko sarreratik Ollerias-eko bidegurutzera arte, 200 istripu baino gehiago izan dira azken 18 urtetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen N-240 errepidea Euskal Autonomi Erkidegoko arriskutsuenetakoa da. Bereziki, Legutioko sarreratik Olleriaseko bidegurutzera arte, 200 istripu baino gehiago izan dira azken 18 urtetan. 7 hildako utzi ditu, eta inguruko herrietako biztanleen artean, tentsio izugarria kotxea hartzen duten bakoitzean. Orain, ordea, errepide tarte hori konpontzeko lanak abiatzear direnean, bisita egin diegu bere iritzia jasotzeko.