Kargatzen...
Itxi

Bakioko skateparka

Bakiotarrak batu zituen parkean, eta skateparkean, Ianire Elorriagarekin

Euskadi Irratia | Tamara Ferrari

Bakioko bizilagunak aspalditik aldarrikatzen ari zirena egia bihurtuko da: skatepark berria estreinatuko dute aurki. Ianire Elorriaga Europa mailako skater txapeldunarekin izan gara bertan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bakiotarrak batu zituen parkera joan da Euskadi Irratia: Bakearen parkea herritarrak batzeko helburuarekin sortu zuten. Skate edo patinaren aldeko apustua egin zuen Bakioko Udalak jabetza bere esku zutenean, eta bertan egin zituen bere hastapenak Europa mailako skater txapeldunak, Ianire Elorriaga bakiotarrak.

Gaur egun ezin daiteke ganoraz patinatu bertan, baina udan konponketa lanak egingo dituzte eta uda bukaerarako Bakiok Skate Park berria izango du.

Audioak (1)