Itxi

Gorabide

Gorabide, pertsona irisgarriak prestatzen

Euskadi Irratia | Imanol Elezgarai

Gorabide eta BBK elkarteak sustatutako "Pertsona irisgarria" programan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek trebatu egiten dituzte bezeroaren arretan diharduten langileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gorabide eta BBK elkarteak "Pertsona irisgarria" programa sustatu dute. Proiektu honen bidez, desgaitasuna duten pertsonek euren beharrak helarazten dizkiete jendaurrean lan egiten duten profesionalei, bai eta zein zailtasunei egiten dieten aurre, adibidez, museo batean parte hartzen dutenean.


Zer da pertsona irisgarria? Galdera honekin, saioaren atal teorikoa irekitzen dute, non desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonek langileei zein egoerei aurre egiten dieten azaltzen diete, zein jarrera aurkitzen dituzten, edo beraiei buruz dauden aurreiritziek inguruan hitz egiten diete. Zalantza gehienak ez elkar ondo ez ezagutzeagatik. Eta hori konpontzeko, euren esperientziak kontatzen dizkiete, zein egoeratan dauden. Eta ariketa praktikoak ere antolatzen dituzte: "telefono izorratua" deiturikoa adibidez. Langileen artean mezu bat banatzen dute, eta hauek modu errazean azaldu behar diete.


Helburua desio komun baten topagunea da, elkar ulertzea. Eta helburu hori lortzeko, ez dago entzutea besterik. Orain, Itsas museoan ari dira jardunaldiak burutzen. Datozen hilabeteetan, beste erakunde batzuetara joango dira, hala nola, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala edo metroa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)