Itxi

Irakurzaletasuna

LECXIT, irakurtzen gozatzeko bidea

Euskadi Irratia | Aritz Agirre

Irakurzaletasuna sustatzeko programa abiatu du Iruñeko Udalak. 9 eta 11 urte arteko ikasleak joku eta entretenimenduaren bitartez erakartzen dituzte irakurketara eta haurren hobekuntza agerikoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

LECXIT programak % 25 hobetzen du haurren irakurmenerako gaitasuna, baina hori baino garrantzitsuagoa da lortutako helburua: irakurtzen ongi pasatzea. Herritar boluntarioak dira programaren oinarria, astero ordubeteko saioa egiten baitute egokitu zaien Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren maila arteko ikaslearekin.  Belaunaldien arteko harreman pertsonal horrek ikasleen konfidantza eta autoestima indartzen du eta irakurketara erakartzen ditu, ohitura interesgarria eta entretenigarri bihurtuz.

LECXIT programan parte hartzen duten 12 ikastetxek eta Iruñeko Udalak herritarrei dei egiten diete boluntario bezala parte hartzeko eta urriaren 19 baino lehen izen emateko. Bereziki, boluntario euskaldunak behar dituzte D ereduko ikasleei ere laguntza hori eskaini ahal izateko.  Programan parte hartu duten ikasleek, boluntarioek eta ikastetxeetako zuzendariek beren irakurzaletasuna partekatu dute Euskadi Irratian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)