Arrauna
Zarautzek 2019an parekatuko ditu gizonezko eta emakumezkoen sariak
DAVID BERAMENDI
Zarauzko udalbatzak Kontxako Banderaren eredua jarraitzea onartu du aho batez eta, hortaz, datorren udan, diru kopuru bera irabaziko dute gizonezko eta emakumezkoek herriko estropadan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostia eta Kontxako Banderaren eredua jarraituz, Zarautzek datorren udan parekatuko ditu herriko estropadan gizonezko eta emakumezkoek jasotzen dituzten sariak.
Izan ere, aho batez, Zarauzko udalbatzak zera onartu du: arraunlari guztiek diru kopuru bera irabaztea. Hortaz, esandakoa: Zarautz izango da, berdintasunaren bidean, urratsa emango duen Euskal Herriko bigarren udalerria.