Konsoni Lantegia
Emakumeek euskal industria eta gizartea eraiki zuten
EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI
Bisita gidatuak ari dira egiten Zorrotzaurreko Konsoni Lantegian. Industria ez dela soilik gizonen esparrua, emakumeek ere izan zutela zeregin erabakigarria industria jardueretan erakutsi nahi dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Industri Ondarearen Gordailua da Konsoni; historia idatzita dago bertan dauden makina eta ibilgailuetan. Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondarearen Zentroa eta Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea arduratzen dira bertan dagoena mantentzeaz eta erakusteaz. Ainara Martinez Matia historialariarekin egin dugu bisita gidatua. Emakumeen presentzia eta egindako lana handia eta garrantzi handikoa izan dela betidanik erakutsi digu. Meatzariak, ehungintzako langileak, zirgariak, bizikleta muntatzaileak… ikusiko ditugu makina horietan lanean.
Bilboko Zorrotzaurren dago Konsoni lantegia. Bisita gidatuak egiten ari dira, abendura arte, izan garena eta garena ahaztu ez dezagun. Bisita gidatuetan izena emateko edota informazio gehiagorako honako telefonora deitu behar da: 681 213 539.