Itxi

Eibar futbol taldea

Eibarrek hautatu beharko du: Gipuzkoa ala Bizkaia, Azitain edo Areitio

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Eibar futbol taldearen etorkizuna jokoan dago: Kirol Hiriaren kokalekua bozketa batean erabakiko da eta zapalarta sortu da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eibar futbol taldearen etorkizuna jokoan dago: Kirol Instalakuntzen kokalekua bozketa batean erabakiko da, eta kontseiluak aurkeztutako aukera biren artean dago zalantza: AZITAIN Eibarren dago, eta lanek 18,22 milioi euroko kostua dute. AREITIO Bizkaian, Mallabian, eta 16 miloi euro balio ditu obrak. Hala ere, diruaz haratago, eibartarren artean zalaparta sortu da.

Eibar futbol taldea Lehen Mailako talde eta hiri handien artean eroso dabil, baina etorkizuna bermatzea du begiz joa. Estrategikotzat jotzen dute kirol instalazio berriak egitea, baina asmo horiek tira-bira ugari sortu ditu: Kirol Hiriaren kokalekua, hori da auzia: AZITAIN Eibarren dago, AREITIO Bizkaiko Mallabian. Fran Garagarza Eibar taldeko kirol zuzendariak garbi du non eraikiko lukeen Kirol Hiria. Eibartarren artean ere galdetu dugu.

Auzia urriaren 24an, asteazkenean, argituko da. Eibarko akziodunek erabakiko dute lehen taldeentzako zein gaztetxoentzako Kirol Instalakuntzak non eraiki. Bere txikitasunetik handi bilakatu zen taldeak, Bizkaian ala Gipuzkoan, baina etorkizuna du jokoan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)