Itxi

Moda

Glamourra nagusi Donostian

DAVID BERAMENDI

Gaur hasiko da 'San Sebastián Moda Festival'en hamargarren edizioa. Nabarmentzekoak, Balenciaga eta San Telmo museoetan egingo diren desfileak, eta Sophie et Voilá eta Teresa Helbigen presentzia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur hasiko da Donostian 'San Sebastián Moda Festival' jaialdiaren hamargarren edizioa. Guztira, 6 egun, 34 ekintza edo jarduera, eta batzuk nabarmentzearren, Balenciaga eta San Telmo museoetan egingo diren desfileak.

Beste behin, Modaren Asteak euskal diseinatzaile nagusienak ekarriko ditu Donostiara. Tartean daude Sophie et Voilà bizkaitarrak, Isabel Zapardiez, Zergatik, Box eta Casa Munoa. Gainera, aurten, atzerrian ospe handia lortu duen Teresa Helbig kataluniarra etorriko da. Diotenez, modaren sektorean, Madril eta Bartzelonaren ondoren, Donostia da Estatuko hirugarren hiribururik garrantzitsuena.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)