Itxi

AYESTARAN HOTELA

Ayestaran hotela, historia eta oporraldi eredu berriak

EUSKADI IRRATIA | MIKEL YARZA

Nafarroako Lekunberri udalerrian kokaturik dago ehun urtetik gorako hotela. Gerra eta artista sonatuen igaroaldien testigu izan da, baita mundu zabaleko bisitarien topaleku ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

106 urte igaro dira Lekunberriko Ayestaran hotelak ostatu xume gisara lehen urratsak egin zituenetik. Denbora horretan erabat aldatu dira gizartea zein oporraldi ohiturak, baina hotelak oinarrizko ezaugarriak mantendu ditu, familia nortasuna, besteak beste.

Hastapenetatik bisitariak izan dira Ayestaran hotelaren indargune nagusia, eurek oso gogoan dituzte bertan ezaguturiko bizi osorako lagunak, baita Lekunberriko herrian zehar izandako bizipenak ere. Denboraren iragatearen ispilu ere bilakatu da Ayestaran hotela, Bigarren Mundu Gerra eta Espainiko Gerra Zibilaren testigu izan da hotela eta garai hartan bertan ostatu hartu zuten bando zein sentsibilitate politiko ezberdinetako pertsonek.

Ayestaran hotela nazioarteko kultura sortzaileen babesleku ere bilakatu da urteetan zehar. Ernest Heminway edota Orson Welles izan dira bertan, azken hau Chimes at Midnight film klasikoa errodatu zuen garaian. Helena Taberna zinegile altsasuarrak, aldiz, hotelean bertan errodatu zuen La Buena Nueva filma.

Garaiak aldatu ahala hotelak ere egonaldien plantemendua birpentsatu behar izan du eta egun egonaldi tematikoak eskaintzen ditu. ‘Misterioa Ayestaran hotelean’ goiburupean Lekunberriko herriaren, historian zehar hoteletik igarotako pertsonen eta euskal kulturaren elementuak uztartu dituzte.

 

 

 

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)