Itxi

Black Friday

Gure esku dago denda txikien etorkizuna

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Mendeurrena beteta saltoki askok betirako itxi behar izan dute pertsiana. Bada ordea, ekaitzari aurre egin dionik ere: Bizkaiko Zubiri Lentzeriak 110 urte ospatzen ditu aste honetan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Black Friday da bihar, baina ez da dena pagotxa. Gure herrietako merkatariak kezkatuta daude: denda txikietan erosteari utzi eta Internetera edota merkatalgunetara jotzeko ohitura geroz eta zabalduagoa dagoelako. Black Fridayrik ez dutela egingo aitortu digu Nora Zubiri Reyk, Zubiri Lentzeria dendako laugarren belaunaldiko dendari eta bozeramaileak. Duela 110 urte zabaldu zuten lehenengo denda, egun lau dituzte, baina Internet bidez ez dutela saltzeko asmorik esan digu tinko Norak. Horrez gain, beren arrakastarako sekreturik ez dagoela aitortu digu. Lau denda ditu, baina laster, bostekoa osatuko dute: Donostiara egingo dute salto.

Elorriora ere jo dugu, izan ere, astebetez 114 dendak eta tabernak plastiko beltzez  estali dituzte euren erakusleihoak. Dendarien arabera, herriko saltoki txikietan erosi ezean, kale koloretsuak beltzak ikusiko ditugu. Euskal Herriko denda txikiek, dena den, badute oraindik itxaropena, euren erara ere egingo dute aurrera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)