Kargatzen...
Itxi

Euskalkolia

Horra otarra...zuberotarra!

EUSKADI IRRATIA | ANDONI LIZEAGA

Zuberoako ikastolen gurasoen Gabon saskia da Ikaskolia. 15 urtez banatzen, hastapenean ehun bat, iaz 1400 saldu zituzten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sohütako Eperra ikastolan eta Alozekoan 151 ikasle eta 9 irakasle dira. Gurasoek lan handia dute…Sohütako eraikina berritzeko, adibidez, haiek, euren eskuekin egin zituzten arotz eta igeltsero lanak. Horiek denak ordaintzeko, IKASKOLIA Gabonetako saskia prestatu dute.

15 urte eman dituzte ikaskoliak banatuz, batez ere Hegoaldean, udalerri askotan. Saskietan Barkoxeko ahate gibela, Mitikileko ardi gasna, Ozazeko axoa eta xerrikiak, Idauze-Mendiko pastelak eta Urdiñarbeko eztia aurki daitezke. Produktu giuztiak gurasoek ekoitzen dituzte.

Bi otar mota daude aukeran:  Bata, AHÜZKI izenekoa, 40 euroan salgai,  ardi gasna, ahate gibela, euskal xerriki patea, euskal xerriki odolkia,  biskotxa artisanala eta eztia dituena. Bestea IRATI deritzona, 52 euroan salgai, hori guztia eta axoa dituena. Abenduaren 10ean amaitzen da kanpaina eta 14an eginen dute banaketa. Eskariak internet bidez egin daitezke, Ikaskolia webgunean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)