Itxi

Aurrez aurre

Aniztasunean eraikiz programak 'ezberdintasuna' eraman du ikasgelatara

EUSADI IRRATIA | Asier Odriozola

Gipuzkoako hainbat ikastetxetara joan dira euren erralitatea eta bizipenak azaltzera, aniztasuna onartzen ez duten pertsonek edo gizarteak pasa erazi dizkietenak konpartitzera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Giza eskubideak oinarri hartuta, inguruko aniztasunera gerturatzea helburu duen Aniztasuna eraikiz proiektua lantzen ari dira DBHko hainbat ikasle Gipuzkoa osoan. Testigantza ezberdinen berri izan dute gelan: autismoa duen mutiko baten amarena, atzerritik etorritako emakume musulman batena, transgeneroa den pertsona batena, gabezia fisikoa duen pertsonarena eta beste hamaika.

Pertsona horiek gure herrietako eta hirietako aniztasuna osatzen duten pertsona horiek teoriatik praktikara eramaten dute giza eskubideen inguruko hausnarketa. Hala, ikastetxeetan, Anoetakoan kasu, berez eztabaidagai izan duten aniztasunaren auzia modu zehatz eta benetakoago batean aztertu dute. Bisitak izan aurretik gaia landu dute eta ondoren ere bai gelatan baina baita ikaskide arteko elkarrizketatatan ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzak sustatu eta InterRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak prestatu dute progama gure artean ematen diren diskriminazio egoerak identifikatu eta horien aurrean begiak itxi beharrean eraldaketarako proposamenak lantzeko.

Gazteak errealitate hauen aurrean pasibo ez baizik eta erabat eraldatzaile izatea bilatzen dute.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)