Aztarna arkeologikoak
Getariako ezkutuko altxorra
DAVID BERAMENDI
Gipuzkoako Aldundiak Getariako itsaspeko eremua 'ondare arkeologiko' izendatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gipuzkoako Aldundiak Getariako itsaspeko eremua 'ondare arkeologiko' izendatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Ez ohiko eskaera da Euskadin; izan ere, horrelako babes izendapenak lur gaineko eremuetara mugatu izan dira orain arte.
Kontuak kontu, izendapen honekin, Aldundiak zera ekidin nahi du: Getariako badian geratzen diren aztarna arkeologikoen espoliazioa. Datua, hauxe: Getarian, momentuz, 4.000 aztarna atera dituzte itsaspetik. Azkenekoa? Zilarrezko lingotea.