Itxi

URKABUSTAIZ

Izarra Ikastetxearen hondamendi egoerak, momentuz ez du irtenbiderik

EUSAKDI IRRATIA | AITOR PEREZ BUENO

Milaka pertsona pasatu ziren ikasgeletatik, eta Izarra herriko familia askok bertan ogibide bat topatu zuten. Duela 20 urte, ordea, ateak itxi zituen eta garai bateko ospea ezerezean gelditu da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Araban, Gorbeialdean kokatua dagoen Izarra ikastetxea guztiz hondatuta dago gaur egun. Frankismoaren garaian Oriol familiarena izan zen 11 hektareako eremua, 1967an, eskola bilakatu zen. Hortik aurrera, Jesuitek, Rumasak eta Ikastetxe ingeles batek kudeatu zuten. Milaka pertsona pasatu ziren ikasgeletatik, eta Izarra herriko familia askok bertan ogibide bat topatu zuen. Duela 20 urte, ordea, ateak itxi zituen eta garai bateko ospea ezerezean gelditu da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)