Itxi

Eleiza ortodoxoa Biarritz

Biarritzeko kristau ortodoxoak Urte Berriko ospakizunetan bete betean

Andoni Lizeaga-Euskadi Irratia

Urtarrilaren 14an hasi dute urtea kristau ortodoxoek; egutegi julianoa dute, ez gregorianoa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Saint Alexandre de la Neva eliza 1892an eraiki zuten. Biarritzen errusiar askok, nobleak, aristokratak eta artistak, oporrak hemen igarotzen zituzten. Sobietar iraultzarekin Lapurdiko kostaldean errotu ziren horietako asko.

Diaspora horren seme da adibidez Alexandre de la Cerda kazetari biarriztarra, Errusiako kontsula. Garai batean, Biarritzko populazioaren laurdena errusiarra zela erran digu.  Horien ondorengo asko eta etorri berri asko joaten dira Saint Alexandre de la Néva elizara.

George Ashkov erretorea da artzapeza, eta Serge Cheloudthchendko komunitateko bozeramailea. Eguberriko ospakizunak bezperan hasten dituzte. Gaueko bederatziak aldera, beilak, eta, gero, liturgia. Goizeko ordu batak aldera amaitzen dute eta Eguberri familian igarotzen dute. Inork ez du gogoko gaia aipatzea, baina Eliza ortodoxoan piztu berri den hausturaz edo zismaz ez dira libratu.

Konstantinoplako patriarkatuarekin daude elizan. Eliztar batzuk aldiz Errusiako patriarkatuaren aldekoak dira eta Paueko elizara joaten dira orain. Biarritzekoa ere errusiarrena dela diote.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)