Erletxe
Zaragozako gatzak urtzen ditu Bizkaiko izotza eta elurra
EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI
Bizkaiak 9.500 tona gatz ditu biltegi eta siloetan gordeta, errepideetan sortzen den izotzari eta elurrari aurre egin ahal izateko. Erletxe da Bizkaiko gatz biltegirik handiena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
600 metro koadroko biltegia da Erletxekoa, eta 1500 tona gatz gordetzen du bertan. Handiena da eta bertatik ateratako gatzarekin hornitzen dira Bizkaian dauden gainerako 24 biltegiak. Txikiagoak diren horiek gatz gehien behar izaten den guneetan daude kokatuta. Bizkaiak, guztira, 9500 tona gatz ditu erabilgarri une honetan. Felipe Cobo Bizkaiko Foru Aldundiko kontserbazio saileko burua da eta azaldu digu bertan 2 gatz mota gordetzen dituztela. Gatza Zaragozatik ekartzen dute kamioietan, Remolinos herritik. Gatzak izotzak sortzen duen arriskua saihesteko edota elurra desegiteko balio du.
Erakundeen arteko koordinazioa ezinbestekoa da. Eusko Jaurlaritzaren Neguko bideragarritasun plana oinarritzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak bere plan propioa zehazten du. Elurra kentzeko 81 makina eta 400 langile mobilizatzera irits daitezke. Euskalmeten iragarpenak berebiziko garrantzia dauka, eta Onintze Salazar, Euskalmeteko meterelogoarekin ere hitz egin dugu.