SALBURUAKO HEZEGUNEA
Gasteizko Udalak gainpopulazioa ekiditeko basurdeak arkuekin ehizatuko ditu
AITOR PEREZ BUENO
Udal teknikarien arabera, animalia hauen gainpopulazioa dago babestuta dagoen eremu honetan. Eta ondorioz, datozen bi hilabeteetan lau aditu arituko dira basurdeak hiltzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteizko Udalak gaur bertan jar lezake martxan azkeneko urteetan ikusmin handien sortu duen ekimena. Salburuako hezegunean basurdeak ehizatuko ditu arkuekin. Udal teknikarien arabera, animalia hauen gainpopulazioa dago babestuta dagoen eremu honetan. Horrek, inguruko nekazariek jasaten dituzten kalteez gain, ekologikoki ere arazoak eragiten dizkio Salburuako hezeguneari. Ondorioz, datozen bi hilabeteetan lau aditu arituko dira basurdeak hiltzen.