Itxi

LEGE DEKRETU BERRIA

Euskal Autonomi Erkidegoko udaltzainen % 10 inguru erretiratu daiteke aurten

AITOR PEREZ BUENO

Madrilen onartutako lege dekretu berri batek, udaltzainei 59 urterekin jubilatzeko aukera eskeintzen die. Udalek deia luzatu diote Segurtasun Sailari, lan poltsa zabaldu dezan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Madrilen onartutako lege dekretu berri batek udaltzainei 59 urterekin jubilatzeko aukera eskaintzen die. Euskal Autonomi Erkidegoan, udaltzain guztien % 10 inguru dago egoera horretan, eta horren ondorioz, Udalek deia luzatu diote Segurtasun Sailari, lan poltsa zabaldu dezan, jubilazioen ondorioz izango dituzten beharrei erantzuteko. Bada, gaurtik aurrera, 70 pertsonak udaltzain izateko formazioa abiatuko dute Arkauteko akademian lan poltsa horri begira. Bide batez, azkeneko oposizioetan plaza atera zuten udaltzainak ere formakuntza prozesuan murgilduta daude.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)