Baratze unibertsitarioa
EHUn baratze ekologikoak ikasgela moduan erabiltzen dituzte
EUSKADI IRRATIA | AITOR PEREZ BUENO
Ikasleek, soziologia, matematika edo psikologia bezalako ikasgaiak, ohiko geletatik kanpo ikasteko aukera dute. Eta baratzean egiten duten lanaren arabera, kredituak ere lor ditzakete.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Unibertsitatean baratze ekologikoak ikasgela moduan erabiltzen dituzte. Ikasleek, soziologia, matematika edo psikologia bezalako ikasgaiak, ohiko geletatik kanpo ikasteko aukera dute. Eta baratzean egiten duten lanaren arabera, kredituak ere lor ditzakete. Arabako campusean, 8 urte daramatzate jada baratzearekin, eta esperientzia hori baliatuz, Leioako kanpusean aurten abiatu dute egitasmoa, eta Donostian, berriz, aurki hasiko da.