Kargatzen...
Itxi

Despopulazioa Nafarroan

Nola bermatu eskola garraio zerbitzua Batxilergoan eta Lanbide Heziketan?

Euskadi Irratia | Aritz Agirre

Nafarroan 80tik gora udalerrik soluzioak eskatu dizkiote Foru Gobernuari eta Hezkuntza Departamentua prest dago baliabideak jartzeko baina inbertsioa ezezik planifikazioa ere erabat aldatu beharko da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Herri txiki askotan familiak ahal duten moduan moldatzen dira haien seme-alabek ikasten jarrai dezaten. Zuzeneko protagonistekin hitz egin dugu erreportaje honetan: Naroa eta Malena 16 urterekin bakarrik bizi dira ikasle pisu batean. Idoia eta Marina kezkatuta daude haien seme-alabak etxetik hain gazte joateak izan ditzakeen kalte eta eragozpenengatik. Jokinek urteak eman ditu bere seme-alabekin eta herriko beste gazteekin egunero txandaka taxi-lana egiten. Zenbait udalerritan berriz, autobus zerbitzua kontratatu dute edo herriko taxiaren ordutegi eta funtzioak moldatu dituzte eskola-garraioa egin dezan. Afera honetaz Etxauri, Burgi eta Olloko alkateekin hitz egin dugu, baita Nekane Oroz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza-baliabideetarako zuzendariarekin ere.


Audioak (1)

Informazio gehiago (1)