Kargatzen...
Itxi

BARRUNDIA

Etxeako elkarteak Eskola Txiki bat zabaldu nahi du hurrengo ikasturterako

Euskadi Irratia | AITOR PEREZ BUENO

Eskolara joateko adinarekin ehun bat haur daude eta kolektiboaren ustez eskola batek udalerri hau osatzen duten 13 herrientzako bultzada garrantzitsua izango litzateke.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Herri txikietan eskola ez ixteko borrokan aritzen dira askotan. Haur kopuruak behera egiten du etengabe, baina Araban guztiz kontrakoa den kasua aurkitu dugu. Barrundian, eskola txiki bat irekitzeko proiektua abiatu dute, izan ere, haur kopuruak gora egin du etengabe azken urteetan. Etxeako elkartearen ustez, eskola batek udalerri hau osatzen duten 13 herrientzako bultzada garrantzitsua izango litzateke.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)