Kargatzen...
Itxi

SUHILTZAILE BOLUNTARIOAK

Auzolanak bizia salba dezakeela maiz erakutsi dute goizuetarrek

EUSKADI IRRATIA | AMAIA ENETERREAGA

Nafarroako Gobernuak saritu egin du berriki Goizuetako suhiltzaile boluntarioek urte osoan zehar egiten duten lana

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroan guztira 141 pertsona dira suhiltzaile boluntarioak. Zehazki, Agoitzeko parkean 13 dira, Beran 11, Izaban 14, Leitzan 26, Lesakan 20, Luzaiden 23 eta herritar gehien biltzen dituenean, Goizuetan, 33. Nafarroako mendialdean kokatutako herrian 800 biztanletik behera bizi badira ere, auzolana, belaunaldietan zehar jasotako ikasgaia da askorentzat.

Formakuntza saioak egiten dituzte, egoera osasuntsuan mantendu behar izaten dute eta erabateko prestutasuna dute. Nafarroako Gobernuak saritu egin du berriki Goizuetako herritarrek urte osoan egiten duten lana.


Audioak (1)

Informazio gehiago (1)