Itxi

Osagarri etxeak Iparralde

Mediku eskasiaren kontra lanean Iparraldean

EUSKADI IRRATIA-ANDONI LIZEAGA

Nafarroa Beheren eta Zuberoako landa eremuetan mediku eskasiaren arazoa konpontzeko osagarri etxeak ireki dituzte

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sendagileek landa eremuak baino hiriguneak nahiago dituzte eta nekez lortzen dituzte profesionalak.

Arazoari aurre giteko, osagarri etxeak eraikitzen hasi dira. Batetik, lehen larrialdiko zerbitzua eskaini ahal izateko, familia medikuarekin eta bestalde, osasun disziplina ezberdinak leku bakar batean biltzeko. Dentistak, kinesiterapeutak, otorrinoak…botika bera.

Barkoxen, Lartzabalen edo Baigorrin horrelakoak badira martxan eta Atharratzen ere irekitzekoa dute osagarri etxea. Kasu askotan hegoaldeko edo atzerriko profesionalak ari dira Iparraldean lanean.


Audioak (1)

Informazio gehiago (1)