Aldizkari Feminista
Berbalagun feminista: 'Pikara Magazine'n azken iniziatiba
Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Bira espazioan astelehenero bilduko dira euskaraz eta feminismoaren inguruan hitz egiteko. Pikara Magazine, 2010ean sortu zen online aldizkari feminista da, aldizkari izatetik haratago joan dena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kultura feministaren hedatzaile bihurtu da Pikara Magazine. 2010ean lau kazetarik sortu zuten online aldizkari hau. Orduan feminista ere deitzen ez ziotena, hitzak berak estigma bat zekarrelako.
Egun baina, feminismoa denon ahotan dagoen honetan, haiek pauso bat aurrerago dira, eta aldizkari feminista potente bat izateaz gain, hainbat ekintza egiten dituzte feminismoa han eta hemen zabaldu asmoz.
Azkena, "Berbalagun feminista" bat antolatzea. Bira espazioarekin elkarlanean, erronda kalean batuko dira astelehenero, arratsaldaeko seietan, euskaraz, hainbat gaikuspegi feministatik landu asmoz.