PARKINSON
Mende laurden bat parkinsonaren aurkako borrokan
Euskadi Irratia | Oier Atxalandabaso Santisteban
Asparbi elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Mende laurden bat darama elkarte honek parkinson gaixotasuna pairatzen duten pertsonei laguntza ematen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Neuroendekapenezko gaixotasunen artean bigarrena da parkisona munduan. Euskadin, 8000 pertsona baino gehiagok pairatzen dute eta Bizkaian 4400 kasu erregistratuta daude.
Oraindik gaixotasun honentzat sendabiderik ez dagoen arren, Asparbi elkartean pazienteek terapia ugari egiten dituzte egunero, gaixotasun honen ondorio negatiboak moteltzeko intentzioarekin. Psikologia, musikoterapia edo logopedia dira terapia horietako batzuk.
Aurten, Asparbik 25 urte bete ditu eta apirilean urteurren festa ospatu zuten Euskalduna Jauregian.