Donostia
Unión Artesana elkartea, 150. urteurrenaren atarian
Euskadi Irratia| DAVID BERAMENDI
Euskal Herriko elkarte gastronomikorik zaharrenak, Artesanak, datorren urte osoan zehar egingo diren hainbat ekitaldirekin ospatuko ditu 150 urte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko elkarte gastronomikorik zaharrenak, Donostiako Unión Artesanak, duela gutxi bete ditu 149 urte. Eta dagoeneko, hasi da 150. urteurrena prestatzen. Datorren urte osoan, ekitaldi ugari egingo dituzte.
San Sebastián Egunean hiriko Banderaren Jaitsieragatik ezaguna, Unión Artesanak duela ia bi urte ireki zuen emakumezkoentzat bazkide izateko aukera. Urte hauetan guztietan, bazkide ezagunak izan ditu Artesanak. Tartean, Eduardo Chillida eta Pablo Sorozabal.