Kargatzen...
Itxi

EUSKADI IRRATIA

Bost izarreko proiektua

OIER ATXALANDABASO SANTISTEBAN

Eneko Atxak, Basque Know How fundazioak eta Galdakaoko ospitaleak proiektu bat martxan jarri dute, Galdakaoko ospitalera joaten diren gaixoen egonaldia atsegingarriagoa izateko asmoz.

Eneko Atxa

Iniziatiba honek bere baitan hiru proiektu batzen ditu. Desberdinak haien artean baina helburu berdinarekin.

Ospitaleko janaria ez da normalean gustukoena izaten eta hori pixka bat aldatu nahi izan du Eneko Atxak. Bost mitxelin izarreko sukaldariak 4 menu prestatuko ditu Galdakaoko Ospitalean, urtaro bakoitzeko bat.

Janariaz gain, non jan ere aldatuko da. Deustuko ingenieritza ikasleak Ospitaleko erretiluak berdiseinatzen ari direlako. Azkenengo proiektuan artea eta komunikazioa batu dute, ospitalea atsegingarriagoa bihurtzeko eta ohitura osasuntsuak sustatzeko.

Albisteak (1)