EUSKADI IRRATIA
Bilboko Udalak 'Udako Liburutegiak' programa jarri du martxan
LEIZURI BILBAO LEARRETA | Euskadi Irratia
Udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, Udako liburutegietan umeentzako tailerrak, liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Uztailaren 19ra bitartean, Bilboko Udalak aire zabaleko liburutegiak jarriko ditu 'Udako Liburutegiak' programaren baitan. Miribilla, Zorrotza eta San Inazioko auzoetan daude instalatuta, eta uztailaren 22tik abuztuaren 16ra, jarduera beste hiru lekutara eramango da, Santutxuko Karmelo plazara, Uribarriko Eskolako Landara eta Errekaldeko plazara.
Astelehenetik ostiralera daude zabalik, goizean 11:30etik 13:30era eta, arratsaldeetan, 17:30etik 20:30era. Bilboko udalaka laugarren urtez jarraian jarri du martxan irakurketa bultzatzeko ekimen hau.