Asteburuan
ETAren armagabetze-iragarpena, aztergai, 'Goiz Kronika'n
G. U. | ERREDAKZIOA
Joxe Juan Ugaldek gidatuta, larunbatean, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujikarekin egingo du aktualitatearen errepasoa. Igandean, berriz, Gure Esku Dagok sustatutako galdeketak izango ditu ardatz.
Asteburu honetan, Joxe Juan Ugaldek gidatutako 'Goiz Kronika' irratsaioak ETAren armagabetze-iragarpena eta Gure Esku dagok sustatutako herri galdeketak izango ditu ardatz.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da saioa. 08:00etako albiste errepasoaren ondoren, 08:30ean, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika solaskideak ETAren armagabetze-iragarpenari buruz ariko dira bereziki. Biarritzeko Foro Sozialari eta Eusko Legebiltzarrak armagabetze proposamenari adierazi dion adostasunari ere egingo diote tartea.
Igandean ere 07:00etan hasiko da 'Goiz Kronika', eta albistegi nagusia, berriz, 09:00etan izango da. Igandean egingo dituzte erabakitzeko eskubideari buruzko herri-galdeketak Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiko batean, Gure Esku Dago ekimenaren bidetik. Jarraipen berezia egingo zaio ardatz albistegian.
egian.