Itxi

Asteburuan

ETAren armagabetzearen prestakuntzaz eta 'Brexit'az, 'Goiz Kronika'n

G. U. | ERREDAKZIOA

Joxe Juan Ugaldek Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga izango ditu solaskide larunbatean. Igandean, berriz, Gure Esku dagok sustatutako herri galdeketen haritik, Zelai Nikolas elkarrizketatuko du.

Asteburu honetan, Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen 'Goiz Kronika' irratsaioak ETAren armagabetzearen prestakuntza, Brexit-a eta Busturialdean eta Arrigorriagan erabakitzeko eskubideaz egitekoak diren herri-galdeketak izango ditu ardatz.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da saioa. 08:00etako albiste errepasoaren ondoren, 08:30ean, ETAren armagabetzearen inguruko prestaketak eta Erresuma Batuak Europar Batasuna 2019an uzteko egingo duen bideaz arituko dira Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga solaskideak.

Igandean ere, 07:00etan hasiko da 'Goiz Kronika', eta albistegi nagusia, berriz, 09:00etan izango da. Busturialdean eta Arrigorriagan erabakitzeko eskubideaz egitekoak diren herri-galdeketei erreparatuko diegu. Hain zuzen ere, Bermeon izango gara, eta Zelai Nikolas Gure Esku dago ekimeneko bozeramailearekin hitz egingo dugu.

tz egingo dugu.

Informazio gehiago (1)