Asteburuan
Aralar alderdiaren desegitea eta Euskararen Nazioarteko Eguna hizpide 'Goiz Kronika'n
Rebeka Uberarekin hitz egingo dugu Aralar desegiteaz, larunbatean. Igandean, berriz, Etxepare Institutuko zuzendari Miren Arzalluzi egingo diogu elkarrizketa.
Aralar alderdiaren desegitea eta Euskararen Nazioarteko Eguna izango ditugu hizpide nagusi asteburuan 'Goiz kronika'n. Larunbatean, Rebeka Uberarekin hitz egingo dugu Aralar alderdia desegiteaz. Bestalde, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika solaskideek espetxe politika eta Katalunia izango dituzte hizpide.
Bestalde, Euskararen Egunari erreparatuko diogu igandean, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuko Miren Arzalluzekin.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian izango dira Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika. Tarte horretan elkarrizketatuko dugu Rebeka Ubera.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta, jarraian, Etxepare Institutuko zuzendari Miren Arzalluzi, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Ondoren, erreportajeen tartea izango dugu.
Aralar alderdiaren desegitea eta Euskararen Nazioarteko Eguna hizpide nagusi.