Itxi

Asteburuan

Futbolaz eta indarkeriaz ariko gara 'Goiz Kronika'n

Larunbatean, Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, Lilatoiaren antolatzaile baekin hitz egingo dugu.

Futbola eta indarkeria izango da larunbatean 'Goiz Kronika' saioaren gai nagusietako bat. Gainera, Foro Sozialak Gasteizko Europa Jauregian indarkeria desberdinen biktimak elkartzeko antolatu duen ekitaldiaz eta Trupmek armak irakasleen eskura jartzeko egindako proposamenaz ariko dira felix Arrieta eta Mikel Izagirre Joxe Juan Ugaldek gidatutako solasaldian.

Igandean, bestalde, martxoaren 4ko Lilatoiaz hitz egingo dugu Edurne Martinez de Treviño antolatzailearekin.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Felix Arrieta eta Mikel Izagirre.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Lilatoiaz hitz egingo dugu Edurne Martinez de Treviño antoltzailearekin. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.