Kargatzen...
Itxi

Asteburuan

Katalunia izango dugu gai nagusi asteburuan 'Goiz Kronika'n

Larunbatean, Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, Unai Lerma Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkariarekin hitz egingo dugu.

Jordi Turull. Argazkia: EFE

Asteburu honetan, Katalunia izango du ardatz nagusi 'Goiz Kronika' saioak. Larunbatean, Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, bestalde, Unai Lerma Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkaria elkarrizketatuko dugu.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Felix Arrieta eta Mikel Izagirre.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Unai Lermarekin hitz egingo dugu. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.